Azalpen testua egiteko prozedura bat
Testuaren helburua ez da gaiari buruzko zuen ikuspegia argudiatzea, baizik eta zergatiak eta ondorioak “argitu” eta “ulertaraztea”.
IDAZTEKO LEHEN URRATSA: sarrera
1. Zuen azalpenean “marko historikoa”, garaia, adierazi behar da, eta bere ezaugarri orokorrak eman.
2. Zuen gaiaren xehetasunak “ordenaz” egituratu, sukaldeko errezeta batean bezala. Erabili honelako juntagailuak: jarraian, ondoren…
BIGARREN URRATSA: gaiaren jorratzea
1. “Definizioa” zerbaiten ezaugarri orokorrak biltzen dituen adierazpena da.
2. “Deskribapena”: gaia, pertsonaiak, lekuak deskribatu: gaiaren aurkezpena egin, pertsonaien ezaugarriak eman (euren arteko harremanak), lekuen xehetasunak zehaztu… Erabili honelako juntagailuak: goian, atzean, barruan, inguruan, ondoan, gainean, iparraldean…
3. “Konparaketa, kontrastea”: bi gauzen edo pertsonen berdintasunak edo ezberdintasunak. Juntagailuak: aldi berean, era berean edo ordea, berriz, hala ere, hori ez bezala…
4. “Zerrendatzea”: era bateko edo besteko ezaugarriak dauzkaten pertsonaia, objektu edo ekintzak. Juntagailuak: alde batetik, beste aldetik…
5. “Aipua, aipamena”: filmetik hitzez hitz hartutako testu zati bat. Aipamena komatxoen artean idazten da edo letra etzanean. Gillermo de Baskervillek Adsori erantzun zion bezala, "batzutan, irudipen estatikoaren (sinesmen sakon baten) eta eromen bekatariaren (ekimen hiltzailearen) arteko tartea txikiegia da".
6. “Adibideak”: azalpenaren harian oso egokiak dira adibideak testuari zehaztapena ematen diotelako. Ez erabili beharrezkoa ez denean, testuan adierazten ari zaretena justifikatzeko baizik. Juntagailuak: adibidez, esaterako.
HIRUGARREN URRATSA: arrazoiak, kausak lantzea
1. “Kausa eta ondorioa”: zuen helburua gertakizun batzuen kausak aztertzea da, eta gertakizunek sortu dituzten ondorioak. Juntagailuak: zeren, -lako, bait, dela eta, dela kausa, horregatik...
LAUGARREN URRATSA: izenburua idatzi
2007/10/31
ARROSAREN IZENA: iruzkinbidea
Publicado por
Horazio
en
9:18
Etiquetas: Iruzkinak: azalpen testuaren egitura
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
7 comentarios:
4. ABADIA ETA MONASTERIOA
Pelikula hau erdi aroan dago oinarrituta bereziki XIV. Mendean.
Ekintza guztiak abadia batean gertatzen dira eta hau Italiako iparraldean kokatuta zegoen (alpeetan).
Abadia barruan doltsinistak , beneditarrak eta frantzizkanoak aurkitzen dira, eta kanpoan berriz herri xehea aurkitzen da, hauek feudoetan lan egiten zuten.
Abadiak honek botere hierarkikoa du eta piramidearen gorenean abadea dago (venerable jorge) azpian monjeak eta bukatzeko herri xehea.
Abadiako dorrean liburutegi bat zegoen eta han liburu debekatuak aurkitzen dira (komediazko liburuak). Pelikularen protagonista “Gillermo de Vaskerville” heriotza guzti horien zergatia asmatzera doa, orduan inkisizioko “Fernando Güi” agertzen da (oso ondo ezagutzen ziren bien artean, abadian ikusi aurretik, arazoak eduki zutelako). Honek deabruaren ekintzak direla esaten du eta hiru pertsona bizirik erretzera agintzen ditu.
Baskerbille liburutegira joan zen pista gehiagoren bila eta abadea erruduna ziurtatzen du. Abadeak liburutegiari su eman ondoren hau esaten du “la risa mata al miedo y sin miedo no ai fe y sin fe no hay necesidad d dios” eta azkenean liburutegia guztiz erretzen da.
UNAI BARRENA ETA IKER AGIRRE JAUNAK
ABADIA ETA FRAIDEAK
XIV.mendean kokatzen da. Garai honetan, Erdi Aroan, erlijioa zen botere handiena zuena , haien hitzak erregeenak baino boteretsuagoak ziren. Erlijioa ikusteko modu ezberdinak zeuden horregatik fraide mota desberdinak ageri ziren: frantsiskanoak, venediktarrak, kristauak,inkisizioa,…
Gertaera hauek abadia baten hartzen dute parte. Abadia harresiz inguratuta zegoen. Barnean eliza, monasterioa eta honen barnean liburutegi aberatsa eta herri xehea.
Film honetan pertsonai ugari agertzen dira nabarmenenak: Fray Guillermo de Baskerville,lente batzuk erabiltzen zituen; Jorge monasterioko fraide zaharrena eta itsua, liburutegian dabilena; Bernardo Ghi, inkisizioko agintari nagusia; Salvatore, dultzinista izandakoa; Adso, Fray Guillermoren ikaslea. Hauetako gehienak beraien artean pentsamendu ezberdinak zituzten adb: Jorgek barre egitea txarto zegoela iruditzen zitzaion eta dena biblian esan bezala izan behar zuela zioen horregatik, ez zitzaion berrikuntzak gustatzen zientziak erlijioararen sinesmena zalantzan jartzen zuelako jendearen artean, Fray Guillermok aldiz, barre egitea ona zela pentsatzen zuen eta zientziarekiko bere ikuspuntua berrikuntzak on egiten zuela eta hobe zela benetako egia jakitea elizaren beherakada eraginez.
Filmean fraide mota ezberdinak agertzen dira: Venediktarrak(abadiako fraideak ziren, herri xeheaz aprobetxatuz bizi zirenak) , horietako batzuk lehenago doltzinistak izandakoak ziren( hauek denak pobreak izan behar zutela pentsatzen zuten eta horregatik burgesak akabatzen zituzten); frantsiskanoak, doltzinistekin zer ikusia zuten baina, ez zituzten aberatsak hiltzen baina guztiak pobreak izan behar zirela sinisten zuten (Fray Guillermo) eta azkenik, Inkisizioa fraideen artean botere handiena zuena zen epaiketetan parte hartu eta azkenean berak erabakitzen zuen amaiera, eta norbait bere aurka hitzegiten bazuen hereje bezala hartzen zitzaion eta epaiketa batera aita santuaren presentziaz erabakitzen pertsonaren etorkizuna.
Fraide guzti hauek hilketa batzuen ondorioz elkartzen dira abadian. Bertako fraideak, Venediktarrak, demonizaren errua izan dela diote eta apokalipsia datorrela diote gertaera guztiak bibliarekin zer ikusia dutelako horregatik, denak astoratuta dabiltza. Fray Guillermo aldiz logikaz eta autopsiaz azaltzen ditu hilketak baina inkisizioaren hitza, Bernardo Ghirena konkretuki, garrantzitsuagoa zenez jende gehienak ez zion kasu askorik egiten, horregatik liburutegira joan nahi du liburu bat hartzeko eta hilketen zergatia azaltzeko, azken batean Jorgek liburu hau komediazko zenez ez zuen argitara ateratzea nahi.
Jorgek barreari buruz zuen iritzia azaltzeko halako esaldi bat erabiltzen du: “ La risa mata el miedo, sin miedo no hay Fe porque, sin miedo al diablo no hay necesidad de dios”.
Maria eta Iker
Pertsonaiak, Protagonistak
Guillermo de Barskerville, monje Franziskanoa eta bere ikasle gaztea Adso, mendigailurrean dagoen Italiar Abadia batera doaz. Neguan gertatzen da eta hotza egiten du. Abadiak herriko jendearekin ez du erlaziorik, aldenduta; Abadia iluna, beldurgarria, deabruz ornituta; hori da beraiek uste dutena, fedeagatik, erlijioagatik. Abadian hilketa batzuk daude eta Guillermo monje arrazionala denez dedukzioen bitartez azaltzen ditu egoerak eta Adsori irakasten dio berak berdin egin dezan. Logikarekin pentsatzen eta erabiliz, frogak eta aztarnak jarraituz, hori erakutsi nahi dio, gauzak azaltzeko bere modua, kasu honetan hilketak. Hiru gai dira garrantsitzuak: Barrea, elizaren aberaztasuna/ pobrezia eta inteligentziaren erabilpena erlijiosko dedukzioen aurka. Jorge Abadeak barrea gorrotatzen du bere ustez hau beldurra usatzen baidu eta "beldur barik ez dagoelako federik" , hau da deabruari beldurra galtzen bazaio jendea ez du eukiko jainkoaren beharra, ez du eukiko federik. Iritsi honen ondorioz Abadea ez du nahi inor irakurtzea Aristoteles barreari buruz idatzitako liburua. Bernado Guik, inkisidorea, Gillermo gorrotzatzen du bere inteligentzirengatik, bere ideiengatik. Bukatzeko kongregazio desberdineko monjeak nahiz eta guztiak fededunak izan iritsi desberdinak dituzte. Behin, hauek elizaren aberastasunari buruz hitz egitera elkartzen dira Abadian.
Historio hau italian gertatzen da XVI. Mendean, gutxigorabehera neguan elurra dagoelako eta mendiz inguraturik dago.Gainera garai honetan jaingoikoa zen munduko gauzarik onena eta eliza zen botere gehien zeukan.
Inkisidore, gauza arraroak ego jainoinkoak onartzen ez dituen gauzak epaitzeko dagoen elizako pertsona da.
Pelikula dorre baten inguruan pasatzen da, dorrea handia da, inguruan harresia dago eta horren kanpoan herri xehea, dorre barruan liburutegi ospetzu bat dago eta mendi punta batean kokatuta dago. Pertsonai desberdinak daude bizi direnak, zergak kobratzen dituztejanskera normala eta emengo gehienak liburutegian egiten dute lan. Gero, Frantziskotarrak daude hauek janskera pobrea eta “eliza pobrea izan behar dela” esaten dute. Eta garrantzitzuenak, inkisidorea, janskera abertza eta edozein pertsona edozer gauzagatik zutara bidaltzen duena da. Eta herri xehea kleroen sobrak jaten dituzte, pobreak dira eta analfabetoak dira. Klero mota guztiek duten ez berdintasuna janskera eta elizaren maila sozialaren eta ekonomikoaren iritzia da. Berdintasuna, denak pertsona erlijiosoak direla, kleroen artean.
Amaitzeko, Salvatore eta beste apiza erre egiten dituzte herejiagatik, baina herri xeheak inkisidore hiltzen dute eta neska askatzen dute.
Arrosaren izenaren filmean gertatutakoa Italian (alpeetan) XVI.mendean gertatu zen. Bertan gertakizun bitziak egon ziren(fraideen hilketak). Lehendabizik hilketa horiek pertsona batek egin zituela uste zuen Frai Gillermok, baina, fraideek"deabrua" zela sinisten zuten, azkenean Gillermok Aristotelesen liburua posoituta zegoela jakin zuen, bere ikerketei esker.
Abadiak liburutegi famatu bat gordetzen zuen gaztelu edo gorleku bat zen. Harresiaren barruan apaiza, fraideak etab. bizi ziren. Kanpoan berriz herri zehea bizi zen eta beraien harteko harreman bakarra errenta ordaintzerakoan izaten zen.
Abadian liburutegia bakarrik ez zegoen, beste leku batzuk zeuden (autopsiak egiteko gela (laborategia), liburutegi txikia, jantokia etab.). Abadiak feudoak zituen non herri xeheak lan egiten zuen eta hauek horregatk zergak ordaintzen zituzten.
Abadian Abadeak agintzen zuen eta Jorgek ez zuen agintzen, baina, bere hitza kontuan izaten zen, bere esperientziari esker, baina Jorgeren kargua liburutegian zegoen, liburutegiko arduradun nagusiena zen, beraz liburutegiko liburu guztiak irakurtzen zituen eta zeintzuk irakurri ahal zitezkeen erabakitzen zituen.
Gillermo de Vaskervillek eta Jorgek estabaida bat zuten barreari buruz liburutegiaren barruan, Jorgek Aristotelesen liburua eskuetan zuela eta orrien
ertz oosoituak jaten ari zela, jainkoaren aurrean barrea errespetu falta zela esaten zuen, baina Gillermo de Vaskervillek ez zuen pentsakera bera.
Momentu hartan Jorgek haserre ihez egin zuen eta Gillermo de Vaskervillek bere atzetik jarreitu zion, biak berriz alkartzerakoan liburutegiko gela batean Jorgek Gillermo de Vaskervilleri sua bota eta liburutegia erretzen hazi zen.Gillermo de Vaskervillek liburu batzuk onik ateratzea lortu zituen, baina Jorgek bertan hil zen suaren ondorioz, baina berarekin batera Aristotelesen liburua erre zen,baina, hil baino lehenago Jorgek hau esan zuen "la risa mata al miedo y sin miedo no hay fe y sin fe no hay necesidad de dios".
Pertsona hauek guztiz desberdinak ziren, bata tradizionala bestea berriz berrikuntzak nahi zituen. Jorge itzua zen eta Gillermo de Vaskervillek betaurrekoak erabiltzen zituen hobeto ikusteko.
4B_1-PROTAGONISTA NAGUSIAK
Pelikularen protagonista garrantzitsueak Adso de Melk eta Guilermo de Baskerville dira. Biak Italiako Iparraldera doaz, abadia batera. Abadia bi kolore desberdin nahasten ditu, beltza, gizartearen egoera deskribatuz eta beste aldetik txuria, hau da, abadia elurrez beteta dagoela.
Pertsonaiak Adso gaztea eta Guillermo jakintsua dira, Adsok Guillermoren itzala da eta ahal duen guztia ikasten du ( beraz bere ikaslea da ) , gainera pelikulan zehar ikusten da sentimendu berri bat sentitzen duela, amodioa. Guillermok berriz ahal duen guztia erakuzten dio Adsori, (orduan bere maisua da). Bere gauzarik maitatuena liburuak dira eta ahal duen guztia egiten du liburuak ez desagertzeko.
Guillermok irakatsi nahi dio nola burua gauza guztiak aurkitzeko eta aztertzeko balio duela eta Adso mutilak poliki poliki burutuz doa intuizio hori lortzen.
Hilketak argitzen ari diren bitartean inkizizioa oposatzen zaie eta bere lana ostopatzen dute, Guillermoren iragana argira ateratzen.
Guillermok eta Adsok hilketak eta abadian dauden sekretuak aztertzeko beraien kabuz lortzen dute informazioa, beste fraileei galdetuz eta batez ere liburu batekin lotzen dituzte hilketa guztiak.
Guretzat pelikula hau oso polita izan da zorroztasunaren eta buruaren erabileraren garrantzia trasmititzen duelako eta hori oso inportantea da.
Iratxe Herrera, Mikel Serrato eta Jon Ander Arrizabalaga
4B/ 3-. Herri Xehea Erdi Aroan
XVI. mendean, herri xehean pobrezia asko zegoen, hau da, lan egiten zuten bizitzeko. Herri xehekoak pertsona laikoak ziren ( ez erlijiosoak ), eliza eta inkisizioaren aurka zeudelako. Gaixotasun asko zeuden garai hartan, garbitasun gutxi eta oso txarto bizitzen zirelako.
Nekazaritzan lan egiten zuten, eta gero trukeak eta zergak ordaintzen zuten irabazitakoarekin.
Herri xehea txaboletan bizitzen zuten, herritik eta abadiatik kanpo.Filmeko neskak, pobrea zen eta horregatik janaria ordez,
fraileekin sexu harremanak izaten ditu pelíkulan zehar.
Adso neska ikustean, maitemindu egiten da, eta harremanak eukitzean ez da trukerik egoten Adso mutil guapua delako eta, fraileak ordez, itzuzia denez berengan iskutatzen da.
Garai honetan, FEUDOA zen harreman zen ohioka, hau da, GIZARTE FEUDALA zen. Abadiaren ''portaloian'' lortutako bere uzten HAMARRENA ( izen honekin adierazten da, ''Decimo'' erdaraz ) eman behar zioten elizari zerga bezala, eta elizak ez zioten ezer ordez ematen. Bakarrik momentu horretan sartzen dira Abadiara. Pelikulan jopuak herri xehekoak dira, baina ez da basailutzarik ikusten ( nobleen eta jopuen harteko lurra zati trukeak ), bakarrik elizari ordaintzen zieten uzten hamarrena.
Azkenengo zati batean, pelikulan, erre behar zutenean pertsonai batzuk, neska pobrea barne, herri osoak elkartzen da ikusteko ( Herri xehea, eliza... ). Bertan, ikusten da nola Herri xehea neska pobrea erretzearen aurka egoten da, eta bebai inkisisioaren aurka, harriak botatzen, etab. Horregatik azkenean Bernando Gui zelaitik behera botatzen dute eta neska erretzeatik salbatzen dute.
Ander, Ariane, Ibai.
Publicar un comentario