Aro modernoa (XVI eta XVII. m.), hau da, Errenazimentua eta Barrokoa, lantzen ari garela, kontuan hartu zein diren praktika ezegokiak eskemak edo laburpenak egiteko momentuan. Adibidez:
- Irakurri ahala eskema egitea. Hobe gaia eta kapituluak behin edo birritan irakurtzea eta ondoren eskema egiten hastea.
- Testuaren, edo zatiaren, ideia orokorra egiterakoan, paragrafoaren hasierako bi lerroak kopiatzea ere prozedura okerra da. Hobe testu edo zati osoa irakurtzea eta ondoren ideia orokorra idaztea eta eskema lantzea.
- Eta hirugarren arazoa: liburutik lerro osoak kopiatzea eta hori laburpena dela pentsatzea. Ez da laburpena, mosaikoa baizik.
GEHIAGO IRAKURRI... EKONOMIA, GIZARTEA, POLITIKA ETA KULTURA.
No hay comentarios:
Publicar un comentario